viernes, 2 de octubre de 2020

1. Udazken Artisautza Azoka irekita

Bilbo artisautzaren gidari bihurtuko da berriz ere; izan ere, aurten artisautza-azoka berri bat ezarri du egutegian, eta, horrela, itxaropen-izpi bat emango dio bizi dugun osasun-krisi honetan oso kaltetua izan den artisautzaren sektoreari. Hori horrela, lehenengo aldiz antolatu da Udazken Artisautza Azoka. Urriaren 2tik 12ra egingo da, eta unean uneko artisautzarik onena aterako dute kalera, askotariko alorretako 30 profesionalen eskutik.

Bilbo alkateak, Juan María Aburtok, eta udal ordezkari gehienek parte hartu dute irekiera ofizialean. Bilboko mandatariak azpimarratu nahi izan du artisauen garrantzia eta, horren harira, udalaren babesa jaso dute.


Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkartearen (Arbaso) babesle nagusiak Bizkaiko artisauak dira, baina, hala ere, ez dizkie ateak itxi beste lurralde batzuetakoei. Hori dela eta, lehenengo edizio honetan, beste erkidego batzuetako profesionalak izango ditu, bai euskal artisauak, bai estatu osokoak. Elkarteak, horrela, espazio fisiko bat eskaini nahi dio COVID-19aren pandemian oso kaltetua izan den sektore bati. Sustatzaileen arabera, «Artisauak oso kaltetuak izan dira bizitzen ari garen krisi global honen ondorioz. Bilbok ematen digun aukera honek argi-izpi bat emango dio gaur egun dugun panorama ilunari, non askok pertsiana itxi behar izan duten».

Ezin dugu sustatzaileen iritzia ahaztu: «Horrelako ekimenekin artisautza merkaturatzea sustatzen da, baina, horrez gain, gure kulturaren atal baten berri ematearen aldeko apustua egiten da, bai eta ekonomia dinamizatu ere». Hain zuzen ere, Udazken Artisautza Azokak Liburu Azokarekin egingo du bat. «Bilbo ahalik eta arinen eta ondoen suspertu dadin saiatuko gara», nabarmendu dute dinamizatzaileek.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Udazken se acaba

Udazken Artisautza Azoka llega a su fin, bajamos la persiana, con pena, han sido 11 intensos días, de pelea con el tiempo que no ha acompaña...